Noticias

 

2007ko urrian Seguran egindako sarekada batekin abiatu zen 04/08 sumarioa. 8 urte geroago, 2015eko azaroaren 23tik aurrera 35 euskal herritar epaituko dituzte Madrilgo Entzutegi Nazionalean, eta horien artean Larrabetzuko Aner Petralanda aurkitzen da.

Salaketaren oinarririk eza eta frogarik eza azpimarratu behar dira. Epaiketa politikoa da honakoa, xede politiko bati erantzuten diona: herri honetan zabaldu den garai politiko berria oztopatzea.

Larrabetzuko Udalak prozesu horren aurrean ondoko adierazpena onartzen du:

  1. Epaiketa hau ez zen inoiz abian jarri behar, ez baitu oinarri juridikorik. Era berean gure herrian abian den bake eta normalizazio politiko prozesuan kalte besterik ez du egiten. Aniztasun politikoaren eta oinarrizko giza eskubideen aurkako prozesuak da.
  2. Epaiketaren oinarria 'dena da ETA' tesia da. Prozeduraren iturburuan ez daude arrazoi juridikoak, eta arrazoi politikoek bultzatutako prozedura hau ixtea eskatzen dugu.
  3. Prozesu judizialak ez du normaltasun eta bizikidetza soluzioak bideratzen laguntzen. Aldiz, guztiontzako bake iraunkorra eta bidezkoa finkatzea oztopatzen du.
  4. Epaituei babesa adierazi nahi diegu, bereziki Aner Petralanda Larrabetzuko herritarrari. Denen absoluzioa eskatzen dugu eta epaia artxibatzea.